Fisioterapia eta errehabilitazio zentroa Mutrikun
Whatsapp
Facebook
Txanda hartzeko
943 603 655

PILATES

Islada zentroan lurreko pilates metodoko profesionalak gara eta zure esku jartzen ditugu lan-saioak talde txikietan, eta, betiere, neurrirako arreta.

Pilates metodoaren onurak asko dira eta guztiak daude bideratuta gerriko minak eta lesioak prebenitzeko balioko duen jarreraren berreziketa batera. Lantzen ditugun pilates-ariketen bidez gorputza modu kontzientean luzatzen eta indartzen ikasiko duzu, betiere zure artikulazioen lerrokatzea errespetatuta. Bizkar-hezurra egonkortzeko giharrak landu nahi ditugu arnasketarekin koordinatutako ariketak eta luzaketak erabiliz.

Gure zentroan zure esku jartzen dugu Pilates ariketa batzuk egiteko erabiltzen dugun material lagungarria, hala nola soft ball, fit ball, thera band edo kortxozko pilotak.

Pilates klaseak 50 minutuko saioetan banatzen dira, gehienez 5 laguneko taldeetan. Gure metodologia ikasle bakoitzaren gaitasunari eta egoerari egokitzen diogu etekinik hoberena lor dezaten.

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

Pilates klaseak eta taldeak Mutrikun
Cookie-en politika - Lege oharra - Datuen babesa - Cookie-en konfigurazioa