Fisioterapia eta errehabilitazio zentroa Mutrikun
Facebook
Txanda hartzeko
943 603 655

ELEKTROTERAPIA

Ultrasoinu bidezko errehabilitazioa

Ultrasoinu bidezko terapia patologia zehatzetan zein giharretako lesioetan burutzen ditugun fisioterapia-tratamenduen osagarri egokia da. Kasu jakinetan errekuperazio prozesua azkartzeaz gain, ultrasoinuen bidezko errehabilitazioak tratamenduaren kalitatea eta lesioen erreparazioa hobetzen du.

Islada zentroan kasu bakoitza aztertzen dugu eta dagokion tratamendu egokiena ezartzen dugu. Ultrasoinu bidezko fisioterapia erabil ditzakegun elektroterapia-tratamenduetako bat da.

Elektroterapia edo azalean zeharreko elektroestimulazio bidezko errehabilitazioa (TENS) Mutrikun

Azalean zeharreko elektroestimulazio bidezko errehabilitazioa (TENS)

Azalean zeharreko elektroestimulazioa eskuzko fisioterapia-tratamenduen osagarri egokia da eta lesio edo arazo muskulu-eskeletikoetan mina arintzen lagunduko digu. TENS tratamenduari esker minak modu azkarrean arin ditzakegu, horrela errekuperazio-epeak moztuta. Elektroestimulazio bidezko errehabilitazioari buruzko zalantzarik baduzu, jar zaitez harremanetan gure profesionalen taldearekin.

- -