Fisioterapia eta errehabilitazio zentroa Mutrikun
Whatsapp
Facebook
Txanda hartzeko
943 603 655

ANTIGIMNASIA

Antigimnasia® 70eko hamarkadan sortu zen Thérèse Bertherat fisioterapeuta frantziarraren eskutik eta gorputz kontzientzia lantzeko metodologia berritzaileenetako bat izatera heldu da.

Antigym® ikasteak eta praktikatzeak zure gorputza hobeto ezagutzen, tentsioetatik askatzen eta zaintzen lagunduko dizu, azken batean, ongizate psikikoa nahiz fisikoa lortzen. Islada zentroan aukera ematen dizugu Antigym® profesional gaitua den eta esperientzia handia duen Joan Busquérekin praktikatzeko. Antigym® praktikatu ahal izango duzu gure zentroan asteroko, hamabostean behingo zein hilean behingo saioetan eta zure neurrirako ordutegian.

Zure gorputza zaintzen ikasteaz gain zure emozioen kudeaketan sakontzeko aukera emango dizun metodologiaren bila bazabiltza, Antigym® da zure aukera onena.

Gipuzkoan Antigym® ziurtagiria duen zentro bakarra gara. Praktikatu nahi baduzu edo lan-metodologia honi buruzko informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez harremanetan gure profesional-taldearekin.

Antigimnasia Mutrikun
Cookie-en politika - Lege oharra - Datuen babesa - Cookie-en konfigurazioa